Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Onartu

Txapelketaren oinarriak

1. Mintzatu egitasmoa, Azkue Fundazioak sortutako sare sozial bat da, eta Xare Azokaren barnean aurkeztuko da. Beraz esan genezake, Mintzatu jarduera teknologiko, euskaldun eta parte-hartzailea dela, beraz jendearen parte-hartzea guztiz beharrezkoa da. 

2. Lehiaketa honen helburua Euskaraz hitz egiten diren lekuak Mintzaturen mapan kokatzea da. Eta jendeak leku horietan dagoenean “check-in” egitea da. Beraz euskara erabiltzen den leku guztien sare sozial eta bilgune bat izatea nahi dugu mintzatu.com.

3. Ekintza honetan parte-hartzea guztiz zabala da eta nola web gunearen bidez gauzatzen den, ez dago inolako arazorik edozein lekutatik parte hartu ahal izateko.

4. Edonork parte hartu dezakeen lehiaketa honetan, egin behar den gauza bakarra da Mintzatu.com web gunean sartu, erabiltzaile bezala izena eman eta euskaraz hitz egiten diren lekuak mapan kokatu: dendak, jatetxeak, okindegiak, edonolako lekuak. Edota sortuta dauden lekuetan zaudenean “check-in” egitea. 

5. Lehiaketa honetan parte hartzeko bete beharrekoa: erabiltzaile bezala izena eman mintzatu.com web gunean eta parte hartu: bai leku berriak sortzen, daudenetan “check-in” egiten, edo ezkutatu ditugun 2 altxorrak topatzen. 

6. Parte-hartzeko epea: azaroaren 23an hasi eta otsailaren 15 arte izango da.

7. Epearen barruan parte-hartzen dutenen guztien artean irabazleak hautatuko dira.

8. Sariei dagokionez, hauek dira emango diren sariak:

  • Egiazko leku gehien sartu dituenari: 200 euroko diru txeke bat Fnac-en gastatzeko
  • Check-in gehien egin dituenari: 100 euroko diru txeke bat Fnac-en gastatzeko.
  • Altxor bat topatzen duenari (2 altxor daude): 100 euroko diru txeke bat Fnac-en gastatzeko bakoitzarentzat.
  • Lagun gehiago duenari: 100 euroko diru txeke bat Fnac-en gastatzeko.

9. Eginiko iruzkinaren bat ezegokia bada, balorerik gehitzen ez dutela edota lekuz kanpoko testuak baldin badira, erabiltzaileak zozketatik kanporatuak izango dira eta iruzkina ezabatuko dira. 

10.  Saridunen argitalpena Azkue Fundazioak egingo du otsailaren 18an, goizeko 11etan. 

11.  Sariak Azkue Fundazioaren egoitzan, Bilbon, jaso beharko dituzte irabazleek, otsailaren 18a eta gero irabazleei esaten zaien egunean.

12.  Gardentasuna begi bista gera dadin, Azkue Fundazioaren web gunean, www.azkuefundazioa.org, eta bere sare sozialetan berri bat agertuko da irabazle guztien izenekin.

iphone irudia

Euskarak munduan duen lekua ezagutu nahi duzu?

Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburua duen proiektua da.

Aplikazioak deskargatu

Iphone irudia Android irudia

Warning: PHP Startup: Unable to load dynamic library '/opt/alt/php56/usr/lib64/php/modules/xml.so' - /opt/alt/php56/usr/lib64/php/modules/xml.so: cannot open shared object file: No such file or directory in Unknown on line 0

Warning: Module 'mysql' already loaded in Unknown on line 0

Warning: Module 'mysqli' already loaded in Unknown on line 0

Warning: Module 'mysqli' already loaded in Unknown on line 0